BLOGGER TEMPLATES - TWITTER BACKGROUNDS »

jueves, 8 de octubre de 2009

Proiektuak

(Sin que sirva de precedente, una pequeña entrada en euskera, es lo que toca…)
Beno, badakit urtea ez dela oraindik amaitu, baina pixkanaka datorren urteko proiektuak nire buruan azaltzen ari dira. Aspalditik daukat arantza txiki hau eta uste dut barrutik ateratzeko momentua heldu dela.
Euskalduna, Euskal Herria, hitz hutsak dira euskara gabe, abestiak dio euskara dela euskaldun egiten gaituena, ta hori egia bada ez dago zalantzarik ez garela euskaldunak. Txikitan euskara ikasi ta adin nagusitan baztertu ta ahaztu. Gure harremana herri honen hizkuntzarekin bakarrik agertzen da udako asteburuetan, txoznetan kalimotxo edota garagardo bat eskatzeko, ta honela ezin da. Horregatik datorren urtean saiatuko naiz nire maila berreskuratzen, etxean ikasten, apurka apurka lagunekin hitz egiten.
Hasteko sarrera hau euskaraz egiten dut, lehenengo urratsa, lehenengo ametsa, ikusiko dugu nola bukatuko den…

1 comentarios:

Anónimo dijo...

Nola bukatuko da ba? 2.perfila poltsikoan duzula.
Zalantzaren bat? nik behintzat ez, eta badakizu, mintza praktikak behar badituzu eta negua bada...hemen naukazu, hori bai....nirekin hitz egiten baduzu eta nik bezala hitz egiten bukatzen baduzu agian zure herrian arraro samar begiratuk zaituzte...jajajajajaja.